XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA

Ospitale-Estatistikaren helburua da Euskal Autonomi Elkarteko ospitaleen gaurregungo egoera zein den jakitea eta Estatuko nahiz Autonomi Elkarteko erakundeek egiten dituzten informazio-eskaerak estatistika bakar batean jasotzea.

Horrela denbora, baliabide eta agirisorta estatistiko gutxiago erabiltzeko bidea eskaini nahi da, osasun-zentroek galdesortak betetzerakoan lan gutxiago izan dezaten.

Ospitaleen inguruko lehenengo estatistika 1972. urtean egin zuten Estatistika Institutu Nazionalak eta Koordinakuntzako Batzorde Zentralak.

Azterketa hari Estadística de Establecimientos Sanitarios con Régimen de Internado deitu zioten.

1983an Gobernu Autonomoak ere estatistika hori egiten laguntzeko datuak jasotzen hasi ziren osasun-zentroetan, eta 1984an Euskal Estatistika-Erakundeak eta Osasun eta Kontsumo Sailak erabaki zuten Euskal Autonomi Elkarteko lehen ospitale-estatistika egitea.

Hori izan zen Estatuan egindako lehenengo esperientzia.

Osasunaren alderdi honi buruzko Estatuko serie estatistikoak ez etetearren, galdesorta berriak taiutzerakoan Administrazio Zentralaren betekizunak izan ziren abiapuntua, Euskal Autonomi Elkarteari zegokion berariazko informazioarekin osatuz.

Inkesta horrek zentsu izaera daukala esan daiteke, Euskal Autonomi Elkarteko ospitale guztien nondik norakoa adierazten duelako, publikoena nahiz pribatuena, ospitale militarrena izan ezik.

Zentro publikoetan asistentzi zerbitzuei buruzko informazioa bildu da, eta zerbitzu bakoitza iharduera zentro gisa hartu nahi izan da, bakoitzak bere informazioa daukala.

Horrek kalitatea eta definizioa ematen dizkio ospitalearen informazio globalari.